Giro bikaina jarri zuen atzo arratsaldean Artistas del Gremio taldeak

Barren.eus 2024ko urt. 5a, 12:36

Zaragozako Artistas del Gremio taldearen kalejira izan zen atzo arratsaldean, eta herriko kaleak dantzan jarri zituzten. Egungo eta aspadiko abesti ezagunen bertsioak jo zituzten, umorearekin uztartuta. 

Udaletxeko arkupeetatik irten ziren 18:00ak puntu puntuan, eta ezustean harrapatu zituen Kalegoen plazan zeuden herritarrak, baina berehala batu zitzaizkien ikusleak. Elgoibarkoa pulbikorik onena zela esanez poltsikoratu zituzten ikusleak, eta plazan bertan hainbat pieza jo ostean, kalejiran abiatu ziren Santa Ana kalerantz. Handik berriz ere Kalegoen plazara joan ziren, eta Errosario kalean behera, Maalaraino. Kalitatezko musika eta umorea uztartu zituzten. (ikus bideoan)

2024 01 04 artistasdelgremio2

2024 01 04 artistasdelgremio3