Han zain zituzten Ameikutz musika eskolako txistulari eta trikitilariak, bai eta herriko ume eta gurasoak ere.
Paul Lopez herriko gazteak egin ditu gaur ere aurkezpen lanak, eta laburra izan da harrera-ekitaldia. Aurkezleak egindako galdera banari erantzun diote erregeek, eta ondoren, banan-banan hartu dituzte elizara batutako ume eta helduak. Haurrek idatzitako gutunak jaso eta trukean opariak eta txokolatekiak banatu dituzte erregeek.
Ekitaldia musika eskolako trikitilariek alaitu dute, eta haurrekin argazkiak egin eta haien eskaerak entzun ostean, beren bideari jarraitu diote erregeek. Agurtu aurretik, hori bai, bihar 12:30ean Azpilgoetan egingo den elizkizunean parte hartuko dutela jakinarazi dute.