Erretsundiko zubiaren azpian gertatu da, lau ibilgailuren arteko istripua, eta lagun bat ospitalera eraman behar izan dute. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute Donostiarako norantzan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, lau kilometro artekoak une batzuetan. 10:15erako arindu da trafikoa.