Go!azen 10.0 ikuskizunaren bigarren emanaldi bat iragarri du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2024ko urt. 9a, 16:30

Otsailaren 23rako Go!azen ikuskizunaren beste kontzertu bat lotu du Elgoibarko Udalak, 17:00etako iragarria zuen saiorako sarrerak denborra errekorrean agortu direla ikusita.

19:00etan izango da bigarren saio hori eta urtarrilaren 13an jarriko dituzte salgai sarrerak, 12:00etan. Herriko Antzokiaren webgunean eskuratu ahal izango dira, edota Herriko Antzokiko leihatilan bertan egun berean, zapatua, 18:15etik 20:45era bitartean.

Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta hori gutxi balitz, 100. atal!

Denboraldi honetan, Zuri jada ez da ikasle izango, begiralea baizik. Garazi ez da Basakabira joango ikasle moduan… baina bertan bukatuko du azkenean, aspaldiko etsai ezagun batengandik ihesi. Eta bitartean, Noak, Leak, Mattinek eta Saioak erronka zail bat gainditu beharko dute: haien musika taldea berpiztu behar dute institutora itzuli ahal izateko.

Azken bi urteetan ere bi saio eman dituzte Go!azen-ekoek Elgoibarren.