Urteko lehen zuhaitz landaketa egingo du zapatuan Baso Biziak elkarteak

Barren.eus 2024ko urt. 9a, 16:46

Zuhaitz landaketa egingo dute zapatuan, urtarrilaren 13an, Elgoibarren. Aurrekoetan moduan bertako espezietako zuhaitzak landatuko dituzte, eta herritarren laguntza eskatu dute landaketa lanetarako.

Elgoibarko Baso Biziak elkarteak eta Lurgaia fundazioakek egin dute deialdia, zapaturako. 09:00etan elkartuko dira Mintxetako apalkalekuan, handik zuhaitzak landatuko dituzte sailera joateko. Antolatzaileek mendiko oinetakoak eramateko eskatu dute, bai eta ura eta jateko zerbait ere. Erremintak, baina, beraiek jarriko dituzte, Bellota etxeak laguntzen baitu ekimena. Baso Biziak elkartetik parte hartzera animatu dituzte herritarrak, "denen artean baso autoktonoak berreskuratzeko". 

Interesatuek izena eman behar dute antolakuntza lanak errazteko. Urtarrilaren 12a baino lehenago honako helbide honetara idatzi behar da horretarako, izena, abizena, adina eta telefono zenbakia zehaztuta: info@elgoibarkobasobiziak.org. Gaian Landaketau13 jartzeko eskatu dute.

2024 01 09 landaketa basobiziak kart

2024 01 09 baso biziak elgoibar zuhaitz landaketa aza11