Gertakaria arratsaldeko 14:00ak pasatxoan gertatu da, 55. kilometroan, eta auto ilara luzeak izaten ari dira.
Segurtasun Sailetik jakinarazi dute trafikoa N-634 errepidetik desbideratzen ari direla Elgoibarren, eta horrek ere auto-ilara handiak eragin ditu errepide nagusian; sei kilometrotik gorako ilarak Elgoibarreko bidesaritik Irungo norantzan. Horregatik, kontu handiz ibiltzeko eskatu dute.
Lurraldebusetik, bestalde, jakinarazi berri dute Donostia eta Eskoriatza arteko DG07 linean Elgoibar, Soraluze eta Zarauzko geralekuak bertan behera laga dituztela, istripuaren eraginez.