Bilbo eta Donostia arteko linea erregularraz gain, Ermua eta Deba arteko tren zerbitzuak orduero izango dira ohi bezala 06:00etatik 11:00etara eta, eta aldiz, 11:00etatik 19:00etara 41ean eta 19an izango dira trenak. Era berean, zapatu, domeka eta jaiegunetan, 11:00etatik 20:00etara orduro 41ean eta 19an izango da. Alderantzizko norabidean 42an eta 18an izango dira trenak.
Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartuko dute hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko: Debabarrenan trenen eskaintza handituko dute, Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartu dituzte Urdaibaira (Bilbo-Bermeo zerbitzua), Kostaldera (Donostia-Zumaia) eta Topoan Donostiara joateko (Irun-/Amara eta Altza/Amara). Ekainaren 23an jarriko dute indarrean udako ordutegia.
Edonola ere, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu du Euskotrenek, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenejgv webguneen bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu ere bai.