Debemen elkarteak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta horietako bat da baserri bideen garbiketarako eta mantenimendurako zerbitzua, 2.000. urtetik martxan dutena. Lanok egiteko makinaria berritu dute orain. Traktore desbrozadora udaberritik udazkenera bitartean pasatzen da herri guztietatik, hau da, Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko baserri bideetatik. 2005. urtean bide bazterrak garbitzeko ekipoa jarri zuten martxan. Lan horiek negu partean egiten dituzte.