Errigoraren produktuak eskatzeko azken orduak

Berriketan 2025ko mar. 25a, 17:47

Bihar (martxoak 26) amaituko da Errigoraren bitartez Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuak eskatzeko epea. Eskariak Errigora.eus webgunean egin behar dira.

Nafarroa erdialdean eta hegoaldean ekoitzitako oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta ardo loteak euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera dute oraindik ere herritarrek. Olioa bost litroko bidoietan eros daiteke, eta kontserbak hamabi ontziko sortetan. 

Bihar amaituko da eskaerak egiteko epea eta produktuak Elgoibarren nahiz Mendaron jasotzeko aukera izango dute herritarrek. Aurrerago zehaztuko dute bi herriotako batzordeek noiz egingo duten banaketa.