Barren.eus-ek bi menu Gourmet zozkatuko ditu

BABESTUTAKO EDUKIA 2025ko mar. 26a, 10:00

Debabarrena Gourmet egitasmoaren aurkezteko ekitaldia Elgoibarren.

Martxoren 28an hasi eta apirilaren 13a bitartean, Debabarrena Gourmet ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera izango da Debabarrenean. DKTk, Debabarreneko Komunikazio Taldeak (tartean da BARREN), bi menu zozkatuko ditu debabarrendarren artean. Parte hartzeko klikatu HEMEN

Martxoaren 28tik apirilaren 13ra bitartean, 'Debabarrena Gourmet' ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaren baitan, eskualdeko sei jatetxek (tartean da Belaustegi) gourmet dastatze menuak eskainiko dituzte 65 euroren truke. Menua zazpi platerez osatuta egongo da: aperitiboa, bi hasierako, bi plater nagusi (arraina eta haragia) eta bi postre.

Aurtengo edizioan eskualdeko sei jatetxek hartuko dute parte: 

  1. Elgoibarko Belaustegi Baserria
  2. Eibarko Baratze Gourmet
  3. Itziarko Kanala
  4. Mutrikuko Pikua
  5. Soraluzeko Txurruka
  6. Debako Urgain

Debabarrena Gourmet ekimeneko menua jatetxe horietako sukaldariek prestatutako platerez osatuta egongo da, hurrenez hurren: Unai Altuna, Josu Mugerza, Alberto Sanchez, Luis Ángel Alburquerque, Iurdana Laskurain eta Nestor Pañuni. Halaber, ogia eta kafea menuan sartzen dira, baita ardoa ere: Arabar Errioxako Valdelana familiaren upategiko “AGNUS de Autor Malvasia” eta “AGNUS de Autor Crianz” ardo beltza eta txakolina.  

Jatetxe bakoitzak bere menua diseinatu du, eta proposamen guztiak debabarrenaturismo.com webgunean daude ikusgai. Otorduez gozatu nahi dutenek jatetxera bertara deituz egin beharko dute erreserba, “Debabarrena Gourmet” menua dastatu nahi dutela azalduz.