Elgoibarko Udalarekin lankidetzan antolatu dute jaialdia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta bost bertsolari ekarriko dituzte kantura: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Xabat Illarregi. Gai-jartzaile lanak, berriz, Imanol Artola Felix-ek egingo ditu. Bertso saioa Herriko Antzokian izango da, 20:00etan hasita.
Debabarreneko Komunikazio Taldeak sustatutako zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 19a, osteguna, izango da. 12:00etan amaituko da epea. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko ditugu.
- Zozketan parte hartzeko eman datuak HEMEN