Emakume futbolarien kongresuaren barruan, hainbat kluben ikuspuntua jaso du Matx-ek

Barren 2024ko aza. 19a, 16:16

Aukera baliatuz, lurraldeko emakumeen futbolaren egoera aztertu nahi izan du Matx-ek. Gipuzkoako klub ezberdinetako arduradunen hitzak bildu ditu hiru kapitulutan eskainiko den erreportaje sorta batean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua egingo dute azaroaren 21ean eta 22an, Irunen (Gipuzkoa). Emakumeen futbolaren panorama esploratzeko, aztertzeko eta eraldatzeko asmoz, adituak, profesionalak eta zaleak bilduko dira Ficobako erakustazokan.

Matx-ek lurraldeko emakumeen futbolaren egoera aztertu nahi izan du, Gipuzkoako klub ezberdinetako arduradunen hitzak bilduta. Hiru kapitulutan banatutako erreportajea eskainiko du egunotan.

Lehen atalean, azken hamarkadan nesken taldeek izan duten eboluzioaz hitz egin dute klubetako ordezkariek.