Lau jarduerak Eibarren egingo dituzte, doakoak izango dira eta izen-emateak zabalik daude.
Arnasketa-tailerrari dagokionez, urriaren 16tik azaroaren 20ra bitartean, pazienteei zuzendutako arnasketa tailerra izango da, Lorena Carnevali adituaren eskutik. 11:00etatik 12:15era bitarteko saioak izango dira. Programak 6 saio ditu (astean behin), eta horietako bakoitzean erlaxazio gidatuak eta arnasketa kontzienteak Landuko dituzte. Izena emateko: www.contraelcancer.es
Urriaren 24an, berriz, Fisioterapia eta ebakuntza izeneko hitzaldia eskainiko du onkologian aditua den Eugenia Ollokiegi fisioterapeutak. Hitzaldi hori ere pazienteei zuzendutakoa da, 18:00etan hasiko da eta prozesu onkologikoetan kirurgiaren prestatzeari eta berreskuratzeari buruz hitz egingo da fisioterapiaren ikuspegitik. Izena emateko: www.contraelcancer.es
Horrez aparte, azaroaren 7an hasiko da senideei zuzendutako dolu-taldea. 12:00etan elkartuko dira Ardantza kaleko lokalean.
Azkenik, jakinarazi dute ibilaldi osasungarriak hasita daudela, baina oraindik ere posible dela haietan izena ematea. Kasu honetan, herritar guztiei zuzendutako eskaintza da.
Guztiak doan
Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako jarduera horiek guztiak doakoak dira. Izena emateko, zuzeneko bideez aparte, beste bi bide ere badaude: telefonoz, honako zenbakira deituta: 943 457 722 edo emailez, hona idatzita: gipuzkoa@contraelcancer.es. Eibarren dute egoitza: Ardantza 11 behea.