Uztailaren 19an bukatuko da praktikak atzerrian egiteko bekak eskatzeko epea

Barren 2024ko uzt. 16a, 13:12

Unibertsitate titulua duten gazteei atzerrian praktikak egiteko aukera emango diete Basque Trade & Investment-ek (Euskal Nazioartekotze Agentzia), ASPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak.

Debegesa garapen agentziak jakinarazi duenez, zabalik dago 2024ko Global Training beketan izena emateko epea. Beka horien bitartez, unibertsitate titulua edo diploma eta goi mailako lanbide heziketako titulazioa duten gazteek praktikak egin ditzakete atzerriko erakunderen edo enpresaren batean. Gutxienez, sei hilabeteko praktikaldia izan beharko da eta hilero 1.635 euroko beka jasoko du gazte partaideak. 

Izena emateko baldintzak 30 urte baino gutxiago izatea eta unibertsitateko titulua eta ingeleseko B2 maila izatea dira, unibertsitate-irakaskuntza ofizialeko graduko titulazioen kasuan, eta, B1 maila izatea, berriz, goi mailako lanbide heziketako titulazioen kasuan. 

Europan, Hego Amerikan…

Praktika horiek herrialde askotan egin daitezke, hala nola Italian, Portugalen, Belgikan, Frantzian, Costa Rican, Mexikon, Argentinan, Txilen, Suitzan, Guatemalan, Indian edota Arabiar Emirerri Batuetan.

Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziatik helarazitako xehetasunen arabera, praktika eskaintzak profil akademiko askori zuzendutakoak dira: komunikazioa, zientzia politikoak, DEA, psikologia, gizarte zientziak, nazioarteko harremanak, arkitektura, ingeniaritza, irakasletza, zuzenbidea eta biologia, besteak beste.

Izena emateko epea uztailaren 19an bukatuko da.

  • HEMEN KLIKATUTA egin daiteke izen-ematea eta bertan eskuratu daiteke informazio gehigarria ere.