ZOZKETA

Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertua izango da ekainaren 7an

Barren 2024ko mai. 30a, 16:23

Debako Kultur Elkartean izango da zuzeneko emanaldia, 20:00etan (euria egingo balu, Gaztetxean), eta dagoeneko salgai daude sarrerak, bost euroan. Barren.eus-ek kontzertua ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean.

Orain bi urte bezalaxe, Pelax bakarlari donostiarra eta Gasteizen sortutako Bidelapurrak folk-rock taldea Deban izango dira aurten ere. Hitzordua ekainaren 7an, ostiralean, izango da, 20:00etan. Eguraldia lagun izanez gero, zuzenekoa Kultur Elkarteko plazan egingo dute, eta eguraldi txarra egingo balu, Gaztetxean ariko dira musikariak.

Sarrerak Internet bidez eros daitezke (esteka honetan) bost euroan. Eta kontzertuaren egunean oraindik sarrerarik balego, emanaldia hasi aurretik bertan erosteko aukera ere izango dela azaldu dute antolatzaileek. 

Zozketa

Barren.eus-ek kontzertura joateko sarrera bikoitza zozkatuko du bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.

Ekainaren 5ean amaituko da izena emateko epea, eguerdian, eta irabazlea egun horretan bertan jakinaraziko du Barren.eus-ek.