Norbere etxeko energia kontsumoaren diagnostikoa egiteko galdetegia sortu du Debegesak

Barren 2024ko mai. 23a, 14:47

Energia Argituz izeneko kanpainaren bidez,  etxebizitzetako energia kontsumoa zenbatekoa den neurtzeko ikastaroak eta gailuz betetako maletatxoa eskaintzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta ekimen horretan oinarrituta, norbere etxeko energia kontsumoa zenbatekoa den jakiteko galdetegi sinplifikatuak sortu ditu Debegesak.

Diagnostikoa norbere kasa egiteko aukera ematen dute gailu eta galdetegiok. Galdetegi sinple bat da Debegesak sortutakoa, eta etxeko energia kontsumoa neurtzeko balio du. Hein berean,  efizientzia energetikoa hobetzeko eta faktura elektrikoaren kostua murrizteko gomendioak ere ematen ditu. Galdetegian, etxeko argiteriaren, berogailuaren, instalatutako ekipoen eta beste hainbat gauzaren inguruko galderak jaso dituzte, eta erabiltzaileak bai ado ez erantzun beharko die galderei. Baiezko kopuruaren arabera, fakturak aurrezteko neurriak proposatzen ditu. 

Bi galdetegi mota daude: maletatxoduna eta maletatxorik gabea.  Bietan dira galderak berdinak, baina maletatxodunean, hainbat gailu edo erreminta eskaintzen dituzte, etxean neurketak egiteko. Debegesatik jakinarazi dute erremintok erabiltzeko ez dela ezagutza teknikorik izan behar, erreminta bakoitzarekin batera haiek erabili ahal izateko jarraibideak ere aipatzen dituztelako galdetegian. Maletatxoan datozen sei erremintak honako hauek dira: aire-ihesen detektagailua, termometroa eta higrometroa, erradiadoreen purgagailua, entxuferako elektrizitatea, kontsumoaren neurgailua, hozkailurako termometroa,  uraren emaria neurtzeko kronometroa. 

Galdegia, hemen

  • MALETATXOA ESKURATZEKO MODUA
    Maletatxoa Debegesaren bulegoan jaso behar da, maileguan, hamalau egunerako. Maileguan hartzeko baldintzak honako hauek dira.
    -    Erreminten erabilera arduratsua egiteko konpromisoa
    -     30 euroko diru asegurua uztea. Erabili eta gero, itzuliko zaie diru hori herritarrei, erremintak zaindu eta modu egokian erabili dituztela ziurtatu eta gero. Maletatxoa behar baino beranduago entregatzen duenak, atzeratzen den egun bakoitzeko euro bat gehiago ordaindu beharko du. Erreminta guztiak entregatu ezean, berriz, ez zaio hasieran jarritako dirua itzuliko. 
    -    Identifikazio dokumentuaren fotokopia. 
    -    Baldintzak onartzen dituela dioen dokumentua sinatzea.