Zozketa: Soraluzeko bertso-saiorako bi sarrera

Barren 2024ko mai. 20a, 13:33

Zestoako saioa. Iturria: Gipuzkoa Bertsotan.

Ekainaren 2an, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko azken saioa jokatuko dute Soraluzeko antzokian eta barren.eus-ek bertara joateko sarrera bikoitza zozkatuko du, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik.

 

  • Zozketan parte hartzeko egin klik HEMEN 

Zozketan parte hartzeko epea barikuan (maiatzak 24) bukatuko da, eguerdiko 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira. Sarituei barren.eus-ek zuzenean helaraziko dizkie sarrerak emailez. Gainontzean, Soraluzeko saiorako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean

Soraluzeko saioan kantatuko dutenak ondorengoak izango dira: Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiertza Cajaraville. 

Ekainaren 2an, domeka, izango da saioa, Soraluzeko Herriko Antzokian, 17:00etan.