Lauzpa5 Stand Up proiektu berria aurkeztuko dute bost umoregile gaztek, beste hainbeste bakarrizketa eginez. Maria Blanco, Mikel Irazusta, Iker Plazaola, Julen Portillo eta Maialen Sorzabalbere igoko dira agertokira eta ordubete inguruko saioa egingo dute, euskaraz, jendaurrean. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da.
Sarrerak Internet bidez eros daitezke jadanik, bost euroan, labur.eus/debalauzpa5 estekan eta aurrez agortzen ez badira, emanaldiaren egunean bertan ere izango dira salgai Kultur Elkartean. Bestalde, Debabarreneko komunikabideen elkarlanari esker, barren.eus-ek bi sarrera zozkatzen ditu HEMEN.