Banatu dituzte 2007ko Kirol Federatuen sariak

elgoibarren.net 2007ko abe. 21a, 11:10
2007ko Kirol Federatuaren Urteko Sariak atzo (abenduak 20) banatu zituzten Musika Eskolako auditorioan egin zen ekitaldian. Saritutako guztien argazkien ondoan saria jasotzeko egin dituzten merituak aurkituko dituzue.
Aurrez, futbolari ezagunek formazio adineko futbolari buruzko solasaldian parte hartu zuten.
 
     SARITUAK (Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak)
  • Iñigo Lariz (txirrindularitza)
  • Lorenzo Zubiaurre (arku jaurtiketa)
  • José Peñaranda (eskubaloia)
  • Pako Iriondo (mendizaletasuna)
  • Ion Leiaristi (motokrosa)
  • Lorea Santiago (atletismoa)
  • Ane Espilla (igeriketa)
  • Iván Zapata (xakea)
  • Ibon Gabilondo (triatloia)
  • Itziar Gurrutxaga (futbola)
  • Gorka Azpilikueta (areto-futbola)
  • Tomás del Olmo (tenisa)
  • Eneko Loiola (pilota)
  • Pello Plaza (Wing Tsung eta Eskrima)
  • Luis Aguirregomezcorta (karatea)
  • Carlos Lahoz (saskibaloia)
  • Angel Ibarluzea (boloak)

     SARITUAK eta MERITUAK (argazkiekin)

 

 

Iñigo Lariz, ezkerrean.

Txirrindularitza (kluba Lagun Taldea): Iñigo Lariz

Merituak: Aurten utzi du txirrindularitza eta urte hauetan izan duen ibilbidea eskertzeko.

 

 

Jose Peñaranda (ezk.)

Eskubaloia (kluba: Sanlo): Jose Peñaranda

Merituak: 80. hamarkadatik lehenengo, ikastolako taldearekin eta gero Sanlo klubeko taldeekin egin duen lanagatik.

 

 

Pako Iriondo (ezk.)

Mendizaletasuna (Kluba: Morkaiko): Pako Iriondo

Merituak: Euskal mendizaletasunean izan duen ibilbidearengatik.  50. hamarkadan Morkaiko elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Euskal Federazioko lehendakaria izan zen urte askotan.

 

 

Ion Leiaristi (esk.)

Motoak: (Kluba: Txusko M.K.): Ion Leiaristi

Merituak: Betidanik motozale kirolari bezala aritu delako eta bere dendatik antolatu izan direlako jarduera guztiak. Motozale guztiek bere laguntza jasotzen dutelako. 

 

 

Lorea Santiago (ezk.)

Atletismoa: (Kluba: Mintxeta A.T.): Lorea Santiago

Merituak: Alebin mailan pasa den denboraldian 2000 metrotan taldeka txapeldun eta bakarka txapeldun orde.

 

 

Ane Espilla.

Igeriketa (kluba: Elgoibarko Igeriketa Taldea): Ane Espilla

Merituak: Bere esfortzuagatik eta lortzen ari den emaitzegatik.

 

 

Ivan Zapata (esk.)

Xakea (Kluba: Zubi Ondo): Ivan Zapata

Merituak: 2004tik hona Elgoibarko txapelketa guztiak irabazi dituelako. 

 

 

Ibon Gabilondo (ezk.)

Triatloia (Kluba: Urgazi): Ibon Gabilondo

Merituak: Bere konstantzia eta lanagatik, triatloietan eta duatloietan lortzen ari den emaitzengatik.

 

 

Itziar Gurrutxagaren ahizpak jaso zuen saria.

Futbola (Kluba: C.D. Elgoibar): Itziar Gurrutxaga

Merituak: Biziza guztia daramalako futbolean, lehenengo CD Elgoibar taldean eta gero Athleticen, hauekin 5 liga irabaziz.

 

 

Gorka Azpilikueta (esk.)

Areto Futbola: (kluba: Elgoibar Debabarrena A.F.T.): Gorka Azpilikueta

Merituak: Taldeko jokalari eta entrenatzaile bezala izan zituen lorpenengatik.

 

 

Tomas Del Olmo (ezk.)

Tenisa: (Kluba: 15 Tenis Elkartea): Tomas Del Olmo

Merituak: IMHko tenis pistaren sorreran zerikusi handia izan zuelako eta Arantxa Sanchez Vicarioren prestatzailea izan zelako. Tenis eskola bat du 1000 haurrekin Bartzelonan.

 

 

Eneko Loiola (esk.)

Pelota: (Kluba: Lagunak P.E.): Eneko Loiola

Merituak: Lehen mailako afizionatuetan, elite kategorian, jokatzen du eta aurten oso emaitza onak izan ditu.

 

 

Peio Plaza (esk.)

Wing-Tsun eta Eskrima: (Kluba: Elgoibarko Wing-Tsun eta Eskrima Eskola): Peio Plaza

Merituak: Taldeka Espainiako Esgrima txapeldunak gelditu dira Madrilen eta datorren urtean Europako txapelketan parte hartuko dute. emaitzengatik.

 

 

Carlos Lahoz (esk.)

Saskibaloia (Kluba: Gabi S.T.): Carlos Lahoz

Merituak: Taldeka Espainiako Esgrima txapeldunak gelditu dira Madrilen eta datorren urtean Europako txapelketan parte hartuko dute. emaitzengatik.

 

 

Luis Agirregomezkorta (ezk.)

Karatea: (kluba: Olaizaga K.T): Luis Agirregomezkorta

Merituak: 30 urte daramatza karateko maisu bezala haurrei eta helduei irakasten. 


 

Angel Ibarluzea (ezk.)

Boloak: (kluba: Hiru Txirlo): Angel Ibarluzea

Merituak: Azken urteetan izandako lorpenekin jarraituz, aurten Euskadiko Txapeldun gelditu da.

 

Arku Tiraketa (Kluba Zarta A.T.): Lorenzo Zubiaurre "Usetxe"

Merituak: Berak utzitako lokalagatik ez balitz elkartea eta arku tiraketa ez lirateke posible izango.

*Usetxek ezin izan zuen sari banaketa ekitaldira joan. 

 

 

     Udal Kirol Patronatuak gure herriko beste hainbat kirolari saritu zituen beste herri batzuetako klubetan egin duten lanarengatik. Hona hemen kirolari horiek: 


 

Egoitz Mora (esk.)

Judoa: Egoitz Mora.

Merituak: Urte asko daramatza oso emaitza onak lortzen eta aurten ere Euskadiko txapeldun gelditu da.

 

 

Txemi Gabilondo (ezk.)

Kotxe Rallyak: Txemi Gabilondo

Merituak: Euskadiko txapelduna gelditu da aurten kotxe klasikoen kategorian. 

 

 

Jaime Martinez (ezk.)

Arku Mekanikoa: Jaime Martinez

Merituak: 2007. urtean Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna basoko ibilbidean arku mekanikoan.

 

 

Jose Gurrutxaga (ezk.)

Atletismoa: Jose Gurrutxaga

Merituak: 2007. urtean Espainiako txapelduna izan da beteranoen kategorian 100 eta 200 metrotan.

 


 

  Formazio adineko futbolari buruzko hitzaldia
Sari banaketaren aurretik, hitzaldi-mahainguru bat izan zen, Formazio Adineko Futbolari buruzkoa. Bertan,futbol arloko kirolari garrantzitsuek parte hartu zuten: Joseba Etxeberria elgoibartarrak (Bilboko Athletic Kluba), Asier Riesgo debarrak (Reala), Mikel Lasak  (Realeko, Real Madrid taldeko eta Bilboko Athletic taldeko jokalari ohia) eta Meho Kodro (Real Sociedad taldeko jokalari ohia). Horiekin batera, Realeko idazkari tekniko ohia, Mikel Etxarri, ere izan ziren.

 

1706641433116 Banatu dituzte 2007ko Kirol Federatuen sariak

 

1706641433152 Banatu dituzte 2007ko Kirol Federatuen sariak

 
Oroigarriak 

Kirolariak Udalak emandako oroigarriekin.

Mahai ingurua bukatu ostean, Elgoibarko Udalak oroigarri batzuk banatu zizkien hitzaldia eskaini zutenei. Ekitaldia aprobetxatuz, goi mailako kirolari elgoibartarrak ere saritu zituen Udal Kirol Patronatuak. Hala nola, Unai Arrieta eta Gorka Garate, C.D. Arrate taldean ari diren bi eskibaloi jokalariak eta Javi Gurrutxaga, Eibar futbol taldeko atzelaria.