Kamil Miton poloniarrak irabazi du Nazioarteko Xake Txapelketa

elgoibarren.net 2007ko abe. 17a, 09:50
Emozioz beteriko azken jardunaldian erabaki zen Elgoibarko 17. Nazioarteko Xake Txapelketa. Irabazlea, bi faborito nagusiek elkarren aurka jokatu zuten azken partidatik atera zen. Kamil Miton poloniarrak eta Oleg Kornev errusiarrak parra egin zuten, eta honenbestez, poloniarrak jantzi zuen txapela.
  • Azken jardunaldiko partidak ikusteko egin klik hemen: xake.net

Elgoibarko XVII. Nazioarteko Xake Torneoa Euskal Herrian antolatzen diren txapelketa itxien artean jokalari onenak izan ohi dituena da eta espero zen moduan, aurten ere maila handiko partidak ikusi ahal izan dira Kultur Etxean, eta estreinakoz, baita internetez ere xake.net webguneari esker.

Miton vs Korneev

Dragan Paunovic serbiarra (ezkerrean), txapeldunordea.

Miton poloniarra eta Korneev errusiarra txapela janzteko aukerekin iritsi ziren azken jardunaldira (abenduaren 10ean hasi izen txapelketa). Korneev-ek derrigorrez irabazi behar zuen Elgoibarren lortzen duen bosgarren txapela jantzi nahi bazuen eta Miton-ek, berriz, nahikoa zuen berdinketarekin bere lehen partaidetzan txapela janzteko. Parran amaitu zuten eta txapela poloniarrarentzat. Errusiarrak, gainera, bigarren postua ere galdu zuen Dragan Paunovic serbiarraren mesedetan.

Euskaldunen parte hartzeari dagokienez, Mikel Huerga nafar gazteak Nazioarteko Maisu titulua eskuratu du Elgoibarren lortutako ELO puntuei esker. Sailkapeneko zazpigarren postuan sailkatu da nafarra.
Sailkapen nagusia
  1. Kamil Miton …………… 7 (puntu)
  2. Dragan Paunovic………… 6,5
  3. Oleg Korneev……………… 6,5
  4. Azer Mirzoev…………… 6
  5. Mario Gómez ……………… 5,5
  6. Eric Prie …………………… 4
  7. Mikel Huerga ……………… 4
  8. David Lariño…………………… 3
  9. S.Glez. de la Torre ………… 2
  10. Sabrina Vega………………………0,5
Azken jardunaldiko emaitzak
Santi González - Eric Prie………… 0,5-0,5
Dragan Paunovic - Sabrina Vega… 1-0
David Lariño - Mario Gómez…… 0,5-0,5
Oleg-Korneev - Kamil Miton…… 0,5-0,5
Mikel Huerga - Azer Mirzoev …… 0,5-0,5
 
Etorkizuneko xakelariak

Aurrean, Eskola Kiroleko xakelari gazteak. Atzean, nazioarteko xakelariak.

Eskola Kiroleko xake txapelketa ere atzo (abenduak 16) amaitu zen eta Nazioarteko Xake Txapelketan parte hartu duten xakelarien eskutik jaso zituzten sariak etorkizuneko xakelariek.
 

3. LH (1999)
  1. Gillermo Hijano
  2. Imanol Albizu
  3. Mikel Garcia-Abad
4. LH (1998)
  1. Unai Astiazaran
  2. Antxon de la Harada
  3. Ibai Galarza
1997an jaiotakoak
  1. Ander de Marcos
1993an jaiotakoak
  1. Juan Zapata

  Lotura duten albisteak: