Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

elgoibarren.net 2007ko abe. 10a, 15:07
Gaur (abenduak 10) eguerdian, 13:00etan, aurkeztu dute Nazioarteko Xake Txapelketaren XVII. edizioa.
  • Partidak bertatik-bertara ikusi nahi badituzue, gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko dira Kultur Etxean (egunero hilaren 16ra bitartean, 16:00etatik aurrera).
  • Aurten, estreinakoz, Internetez ere zuzenean jarraitu ahal izango dira partidak xake.net webgunean
 

Betikoak faborito

Oleg Korneev errusiarrak 4 bider irabazi du Elgoibarko txapelketa

Ajedrez munduan txakur zaharrak diren Oleg Korneev errusiarra, lau bider txapeldun Elgoibarren, eta Azer Mirzoev azerbaijandarra, iazko irabazlea, izango dira beste behin ere txapela janzteko faborito nagusiak. Hala izanik ere, gazteen kemen eta nabarmentzeko gogoari egin beharko diete aurre. Sabrina Vega kanariarraren (10. postuan sailkatu da Armenian egin berri den munduko txapelketan) eta Mikel Huerga nafar gaztearen (estatu mailako txapelduna Junior kategorian) parte hartzea azpimarragarria da zentzu honetan. Honako beste jokalari hauek ere parte hartuko dute: Kamil Miton (Polonia), Eric Prie (Frantzia), Dragan Paunovic (Serbia), Santi González de la Torre eta Mario Gómez (Euskadi), eta David Lariño (Espainia). 
 
 

Eskola kiroleko xake txapelketa hilaren 16an
Nazioarteko txapelketari abenduaren 16an, domekan, emango zaio bukaera. Egun horretan, Elgoibarko ikasleek- benjamin, alebin eta infantil kategorietakoek- txapelketa bat jokatuko dute, Elgoibarko Eskola Kiroleko Kontseiluak eta Zubi-Ondo Xake Elkarteak antolatuta.
Kultur Etxeko sotoan, 16:00etan

Elgoibarko Nazioarteko XVII. Xake Txapelketa
Kategoria: X =  2491,5
Abenduaren 10etik 16ra
Xakelariak (Puntuazioa eta postu esanguratsuenak)

 MARIO GOMEZ (Euskadi) Maisu Handia     2490

1. postua Amabirgin Zuriaren Nazioarteko Torneoan
1. postua XXXI Nazioarteko San Prudentzio  Torneoan
2. postua Cacereseko Nazioarteko II Irekian
3. postua Nazioarteko Zallako Irekian
4. postua XI. Nazioarteko Leongo Irekia
4. postua XIX Nazioarteko San Lorenzo Torneoa 4 postua Euskadiko Txapelketa Nagusian
4. postua Barakaldoko Nazioarteko Irekian Euskadiko selekzioko kidea

 

1706641463616 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa



 SANTIAGO GONZALEZ DE LA TORRE (Euskadi)  Nazioarteko Maisua  2399


2. postua Euskadiko Txapelketa Nagusian (2007)
3. postua   Aste Nagusia Nazioarteko Irekian
5. postua Bergara Herria Nazioarteko Torneoan
Euskadiko selekzioko kide

 

1706641463669 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa




 MIKEL HUERGA  (Nafarroa)  mf    2440


1. postua Eskualdeetako Etxeetako Torneoan
1. postua Marcoteko VII. Nazioarteko Txapelketa Itxian
3. postua Espainiako Iparraldeko Txapelketan (2007)
5. postua Euskadiko Txapelketan (2007)
Espainiako txapelduna  jubenil mailan (2007)

 

1706641463720 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 

 OLEG KORNEEV      (Errusia) Maisu Handia  2587


2. postua Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa Itxian
1. postua Barakaldoko XX. Nazioarteko Torneoan
1. postua Nazioarteko III. Villa de Sort III Torneoa
3. postua “Memorial Rguez Peña” Nazioarteko I. Txapelketa Itxian
3. postua  Zaragozako Hiria Nazioarteko III Open Irekian

 

1706641463754 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 

 DAVID LARIÑO    (Galizia)    Nazioarteko Maisua    2428
1. postua “La Zubia” Nazioarteko III. Irekian
2. postua   Espainiako Iparraldeko Txapelketa Nagusian (2007)
3. postua  “Villa de Espartinas” VIII. Torneoan 5º  Madrideko Maisuen Torneoan

 

1706641463788 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 

 AZER MIRZOEV  (Azerbayan)  Maisu Handia  2545


1. postua Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa Itxian
1. postua Zaragozako Nazioarteko III. Nazioarteko Irekian
1. postua Cacereseko Nazioarteko II. Nazioarteko Irekian
2. postua Santa Colomako Nazioarteko V. Nazioarteko Irekian
2. postua  Derioko Nazioarteko Torneoan
3. postua “Ciudad de Soller” Nazioarteko II. Torneo Itxian
3. postua  Madrileko Maisuen Torneoan

 

1706641463823 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 

 KAMIL MITON  (Polonia)   Maisu Handia     2628


2º Montrealgo Nazioarteko Torneoan
3º Kanadako Nazioarteko Irekian
7º La Habanako XLII Nazioarteko Torneoan
Poloniako selekzioko kidea.

 

1706641463855 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa



 
DRAGAN PAUNOVIC   (Serbia)  2535

1. postua Javier Luengoren oroimenezko XVII Torneoan
2. postua La Rodako XXXIV. Nazioarteko Irekia
3. postua Activo de Gros II. Nazioarteko Irekian
4. postua “Villa de Espartinas” VIII. Torneoan 
 
 

 ERIC PRIE  (Frantzia) Maisu Handia        2532


2. postua Creon-eko XII. Nazioarteko Irekian
6. postua Loubatiere Memorialean
10. postua Saint-Affrique-eko XV. Nazioarteko Irekian
10 postua Balagneko IV. Nazioarteko Irekian
Frantziako selekzioko kidea

 

1706641463885 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 

SABRINA VEGA    (Kanariar Uharteak)  Emakumezko Maisu Handia        2331


16 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (1999)
16 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2002)
16 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2003)
18 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2003)
18 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2004)
6. postua 18 urtez azpiko Munduko Txapelketan
4. postua Espainiako Emakumezkoen Txapelketan
10. postua 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan
14 urtez azpiko Munduko Txapelketako jokalari espainiar onena (2000)
12 urtez azpiko Munduko Txapelketako jokalari espainiar onena (1999)
Espainiako emakumezkoen selekzioko kidea

 

1706641463917 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 

1706641463952 Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa

 
Txapelketa hau Euskadiko Xake Federazioak, Udal Kirol Patronatuak eta Elgoibarko Zubi-Ondo klubak antolatu dute elkarlanean.