Daniel Alsina katalanak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa

elgoibarren.net 2013ko abe. 23a, 11:05
Bartzelonako xakelari Daniel Alsinak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko 23. Xake Txapelketa. Iaz moduan Cristhian Cruz perutarra sailkatu da bigarren postuan eta Tanguy Ringoir belgikarra sailkatu da hirugarren. Aldiz, azkena geratu da txapelketa honetan parte hartu duen estreinako elgoibartarra, Gustavo Barrenetxea.
 

1706637088914 Daniel Alsina katalanak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa

Maila handia izan du, beste behin ere, Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketak, lehiakideak ere maila handikoak baitziren. Hala, Gustavo Barrenetxea elgoibartarraren lehen garaipena zortzigarren jardunaldian iritsi zen. Jesus Frankoren aurka lortu zuen, partida bikaina jokatu eta gero.

Gainerakoan, Daniel Alsina katalanak irabazi du torneoa, Crishtian Cruz perutarrari puntu erdiko aldea aterata.

Sailkapena:
1.- Daniel Alsina 6,5 puntu.
2.- Cristhian Cruz 6
3.- Tanguy Ringoir 5,5
4.- Dragan Paunovic 5,5.
5.- Aleksa Strikovic, 5
6.- David Astasio 4,5
7.- Alejandro Franco 4
8.- Oleg Romanishin 3,5.
9.- Angel Arribas 3.
10.- Gustavo Barrenetxea 1,5.
*Argazkiak: elgoibar.org   
 
Lotura duten albisteak: