Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Udalak

elgoibarren.net 2013ko abe. 18a, 10:16
Kalean da dagoeneko herritarrak hain estimuan duten 2014ko Egutegia, Udalak argitaratzen duena. Atzo (abenduak 17) izan zen aurkezpena Kultur Etxeko sotoan. Egutegi txikiak 6.000 dira eta herri osoko postontzietan banatuko ditu Udalak; egutegi handiak (2.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan izango dituzte eskura. (saritutako argazki guztiak barruan)

 Atzo izan zen 2014ko egutegiaren aurkezpena Kultur Etxeko sotoan, bertan bildu ziren Udaleko ordezkariak, Ongarri elkarteko ordezkariak, Argazki eta Marrazki lehiaketan saritutakoak eta euren senideak baita ere.
 Aurtengoan, lehiaketaren seigarren edizioa izan da, eta egutegiaren gaia Elgoibarko Natura eta Landaguneak izan da. Argazki lehiaketa honetan 50 herritarrek parte hartu dute,  eta guztira, 262 argazki aurkeztu dituzte, iaz baino 114 gehiago. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariek osatu duten Epaimahaiak hamabi argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:
  • Eulogio Mancebo Iranzo
  • Mikel Zengotita Alberdi (3 argazki)
  • Larraitz Zialzeta Aduriz
  • Oier Ramos Miguel
  • Maite Loiola Zelaia 
  • Asier Orbea Ostolaza
  • Haizea Sanchez Fernández de Jauregi
  • Oihane Osoro Kaperotxipi
  • Eider Iriondo Ansola
  • Aitor Rementeria Totorika
 Saridunek 70 euroko saria jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, lehen aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Horretarako, Herri Eskolaren eta Ikastolaren laguntza izan dute. Saridunek motxila bat jaso dute, eta barruan mendira joateko orduan baliagarriak izan daitezkeen hainbat gauza. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira, Udaleko sail ezberdinetakoak, Euskaltegiak, Liburutegia, Jubilatuen Biltokia… Egutegien inprimaketa lana Kopilan diseinu grafiko-etxeak egin du.

 Marrazki lehiaketan LH5eko 82 ikaslek parte hartu dute, eta saridunak ondorengoak izan dira.
  • Aintzane Rodriguez
  • Arkaitz Maiora 
  • Lore Iriondo 
  • Asier Oñederra
  • Leire Rodriguez
  • Ana Delia Alonso
  • Nagore Guardia 
  • Enara Calleja
  • Maren Gorosabel 
  • Unai Stockert        
  • Nora Ortiz            
  • Andrea Borrazas

•ARGAZKIAK:

1706637108602 Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Ud

1706637108695 Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Ud

1706637108802 Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Ud

1706637108901 Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Ud

1706637108995 Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Ud

1706637109102 Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Ud

Lotura duten albisteak: