34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan

elgoibarren.net 2011ko aza. 7a, 18:48
 
Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan sarituak izan direnen berri eman du. 2012ko egutegia, iazkoa bezala, hainbat herritarrek egindako argazkiez hornituko da.
 


1706638673546 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan

Laugarren argazki lehiaketa honetan 34 herritarrek parte hartu dute, eta orotara, 90 argazki aurkeztu dituzte. Gehienek hiruna argazki aurkeztu dituzte. Epaimahaiak (Udaleko bi ordezkari eta Ongarri elkarteko beste bi) 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:
  • URTARRILA, Jose Ramon Cabrera
  • OTSAILA, Andoni Etxeberria Aizpitarte
  • MARTXOA, Eider Iriondo Ansola
  • APIRILA, Izaskun Estibaritz Astarloa (goian)
  • MAIATZA, Soraya Cid Del Rivero
  • EKAINA, Mikel Zengotita Alberdi
  • UZTAILA, Aitor Rementeria Totorika
  • ABUZTUA, Izaskun Estibaritz Astarloa
  • IRAILA, Eulogio Mancebo Iranzo
  • URRIA, Maria Pilar Villar Iglesias
  • AZAROA, Eulogio Mancebo Iranzo (goiko lehen argazkia)
  • ABENDUA, Mireia Iriondo Gordo
Saridunek 65 euroko saria jasoko dute, saritutako argazki bakoitzeko.