Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa

elgoibarren.net 2010ko abe. 13a, 10:25

Era guztietako materialekin egindako 29 jaiotza aurkeztu dira aurten, parrokiako katekistek antolatzen duten jaiotza lehiaketara. Lehen saria Irene eta Iker Alonso anai-arrebek aurkeztutako jaiotzari eman diote epaimahaikideek. Bigarren saria Garcia Abad lehengusu-lehengusinek eskuratu dute.
  Bestalde, Parrokiako Jaiotza biziduna abenduaren 20an, astelehena, inauguratuko da Parrokiako kaperan. Elgojaiotzako kideek bideo dotorea osatu dute iazko jaiotzan hartutako irudiekin eta Youtuben eskegi dute.


 Gaztetxoenen irudimenaren eta trebetasunaren fruitu diren 29 jaiotzak parrokiako arkupeetan ikusgai egon ziren domeka goizean. Bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek jaiotzak ikusteko beste aukera bat edukiko dute, Zubiaurre-Murua sendiak lagatako lokal batean daude-eta guztiak ikusgai Errosario kaleko 7. zenbakian. (beheragoko argazkietan ikus ditzakezue aurten aurkeztutako jaiotzetako batzuek)
XXIV. Jaiotza Lehiaketako irabazleak:
  1. saria: Irene Alonso eta Ikeer Alonso.
  2. saria: Garcia Abad lehegusu-lehengusinak: Julene, Mikel, Olaia eta Anton.
  3. saria: Oier Eguren, Unai Eguren, Leire Eguren eta Iosu Leniz.

Jaiotza Biziduna
 Datorren astelehenean, abenduaren 20an, inauguratuko du Elgojaiotzak Jaiotza Biziduna. Benantzio Otaegik, Elgoibarko parrokoak, eta Antonio Barrenetxeak, Parrokiko Jaiotza Taldeko presidenteak, parte hartuko dute, besteak beste, inaugurazio ekitaldian. Ohi dutenez, jaiotza martxan jartzen duen botoia zanpatuko dute parrokoaren bedeinkazioa jaso eta gero. Orduan ikusi ahal izango dira, hilabete luzeetako lanaren ostean, aurtengo jaiotzarako sortu dituzten irudi zein berrikuntza guztiak. Ohiko lekuan, elizako kaperan (Leku Eder), egongo da jaiotza.
  • Ordutegia: Astelehenetik barixakura 17:30etik 20:30era. Zapatu eta jaiegunak, 10:30etik 20:30era.
Bideoa: 2009ko Jaiotza Biziduna (ikus hemen: 2008ko jaiotza)

 
XXIV. Jaiotza Lehiaketako argazkiak

Saritutako guztiak.

Jaiotza irabazlea.


Bigarren sariaren irabazleak.


Bigarren sariarekin  saritutako jaiotza.


1706639329905 Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa


1706639329944 Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa


1706639330004 Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa

1706639330062 Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa

1706639330128 Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa

1706639330165 Alonso anai-arrebek irabazi dute jaiotza lehiaketa