Elgoibarko egutegirako III. argazki lehiaketak baditu irabazleak

elgoibarren.net 2010ko urr. 27a, 14:13
 
2011ko Udalaren egutegia, iazkoa bezala (ikusi 2010eko egutegia PDFan), hainbat herritarrek egindako argazkiez hornituko da. Hirugarren argazki lehiaketa honetan 29 herritarrek parte hartu dute, eta orotara, 78 argazki aurkeztu dituzte. Gehienek hiruna argazki aurkeztu dituzte.

 
  Eulogio Mancebo da ekaineko orrian bistaratuko den goiko argazkiaren egilea. Gainontzeko argazkiak egutegiaren aurkezpenean erakutsiko dituzte. 
 Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan sarituak izan diren argazki eta argazkilariak zein izan diren jakitera eman dute antolatzaileek. Epaimahaiak hamabi argazki, hil bakoitzeko bat, aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:

  • URTARRILA, Jose Inazio Izagirre Izagirre
  • OTSAILA, Jesus Ladron Ines
  • MARTXOA, Alberto Fernandez Picon 
  • APIRILA, Andoni Etxeberria Aizpitarte
  • MAIATZA, Andoni Segundo Armero
  • EKAINA, Eulogio Mancebo Iranzo
  • UZTAILA, Angel Mª Vicario Burgos 
  • ABUZTUA, Mari Jose Estibaritz Astarloa 
  • IRAILA, Eulogio Mancebo  Iranzo
  • URRIA,  Miren Gurutze Ariznabarreta Atxa 
  • AZAROA, Imanol Cerdeira Lasheras 
  • ABENDUA, Andoni Etxeberria Aizpitarte
  Saridunek hirurogeina euroko saria jasoko dute, saritutako argazki bakoitzeko. Bukatzeko, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketan parte hartu duten guztiei.
 
Lotura duten albisteak: