Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan

elgoibarren.net 2009ko aza. 13a, 12:28
 
Udalak 2010 urteko egutegirako argazkiak aukeratu ditu. Aurten, 50 herritarrek parte hartu dute, eta orotara, 137 argazki aurkeztu dituzte. Gehienek hiruna argazki aurkeztu dituzte. Antolatzaileen esanetan aurtengo lehiaketak gainditu egin du iazkoa "bai kantitateari, bai kalitateari” dagokionez.
 

 

1706640045644 Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan

 Elgoibarko Udalak 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan. Aurten, bigarrenez antolatu da lehiaketa hau, eta aurrekoak bezalaxe (ikusi hemen 2009ko egutegia), harrera ona izan du herritarren artean. Aukeraketa egiteko epaimahaia Udaleko bi ordezkarik (Euskara batzorde burua eta Kultura batzordeburua) eta Ongarriko beste ordezkari batek osatu dute.

 Epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira: (*Sarituen lana eduki bezain laster jarriko dugu)
  • Carlos Esteban Egurrola (2 argazki)
  • Alberto Fernández Picón
  • Andoni Rementeria Totorika (2 argazki)
  • Iñaki Beristain Álvarez
  • Angel Vicario Burgos
  • Aitor Zabala Iriondo
  • Aitor Rementeria Totorika
  • Eulogio Mancebo Iranzo
  • Asier Izagirre Egaña
  • Manu Sánchez
 Saridunek hirurogeina euroko saria jasoko dute, saritutako argazki bakoitzeko.