Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak A-8 errepidea mozteagatik

elgoibarren.net 2007ko urt. 15a, 13:45
'Haika-Segi' auziko epaiketa salatzeko, A-8 errepidea (Zarauzko peajetik gertu) orduerdiz mozteagatik 7 orduz atxilotuta eduki zuten Ainara Ladron zapatu honetan. Elgoibartarrarekin batera beste lau lagun kateatu ziren errepidean. Ertzaintzako agenteek 5 lagunak atxilotu eta “Desorden publikoak” eragitea egotzi diete.



Zarautzeko Frantsezkua izeneko zubipean, Bilbaorako norabidean moztu zuten A-8 errepidea 5 lagunek zapatu eguerdian. Haika-Segi auziaren aurka protesta egitea zen gazteon helburua, Espainiako Auzitegi Gorenak datorren astean erabaki dezake-eta, erakundeok ‘terroristatzat’ jo edo ez.
 
Besoak bidoietan sartuta zituztela kateatu ziren 
Ordu erdi inguru iraun zuen errepide mozketak. Izan ere, errepide mozketa egin zuten bost lagunak bidoietan zituzten besoak sartuta, lagun bat eta bidoia tartekatzen ziren ilaran. Haiek mugitzeko denbora behar izan zuten, bidoiek pisua zutelako eta kolpera mugitzera behartuz gero besoetan zauriak eragin zitzaketelako. Gazteak errepidean eserita zeuden bitartean, zubi gainean dozenaka lagun batu ziren gazteen antolatzeko eskubidea aldarrikatuz eta Ertzaintzaren kontrako oihuak eginez.
 

1706641936647 Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak  A-8 errepidea mozteagatik

 

1706641936677 Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak  A-8 errepidea mozteagatik

 

1706641936718 Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak  A-8 errepidea mozteagatik

 

1706641936749 Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak  A-8 errepidea mozteagatik


Errepidetik atera ostean, Zarauzko ertzain etxera eraman zituzten, eta "desordena publikoak" egotzita ikerketa Azpeitiko auzitegiaren esku laga dute.
 
Informazio gehiago:
Gaztesarea.net (Argazki galeria eta bideoarekin)