Hasi dituzte Olaizaga kiroldegiko teilatuan plaka fotovoltaikoak jartzeko lanak

Barren.eus 2023ko ots. 20a, 12:11

Olaizaga kiroldegiko teilatuan 240 plaka fotovoltaiko ipiniko dituzte maiatzera bitartean. Behin martxan daudenean, urteko 10.200 euro aurreztu ahal izango dituztela kalkulatu dute.

Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, bi zatitan egingo dituzte eguzki plakak jartzeko lanak. Hasita daude lehenengo 140 plakak jartzeko lanak, eta gainerako 100 plakak 2023ko maiatza baino lehen ipiniko dituzte. Lehen fasean egin beharreko lizitazioa joan den urtearen amaieran esleitu zuten (59.994 €, BEZ barne), eta Udalak obrak 2022ko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten bazuen ere, materiala eskuragarri egon denean hasi dituztela lanak azaldu dute. Enpresa esleipendunak aurreko astean hasi zituen lanak, eta martxoa amaitu baino lehen amaitzea aurreikusten dute. Gainerako ehun plakak 2023ko maiatza baino lehen ipintzea aurreikusten dute. Lanen bigarren fase horrek 40.000 euro inguruko aurrekontua izango dute, BEZik gabe.

Helburua berriztagarria ez den energia primarioaren eskaria murriztea dela azaldu dute Udaletik. "Helburua da Olaizagako instalazioak elektrizitate garbiaz eta doakoaz hornitzea, energia berriztagarrien erabilera areagotuz elektrizitatea ekoizteko eta eraikuntzan eta azpiegitura publikoetan erabilera termikoak egiteko, bereziki eskala txikiko sorkuntza bultzatuz kontsumotik hurbil dauden puntuetan”, adierazi du Ane Beitiak. Olaizagak, jada, plaka termikoak ditu igerilekua handitzeko gehitu zuten eraikin zatiaren teilatuan. Hala, eguzki-energiarekin berotzen dute igerilekuko ura.

Olaizagako teilatuan ezartzen ari diren instalazio fotovoltaikoa kiroldegiaren autokontsumorako erabiliko dute, eta kalukulatu dutenez, urtean 67.682 kWh (% 27) aurreztuko ditu, 10.275 euro dirutara ekarrita. Horretarako, sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten sistema elektrikoan integratuko dute, "soberakinak konpentsatuta eta 100 kw-ko potentzia instalatuta".
Instalazio fotovoltaikoak eremu fotovoltaiko bat izango du, eraikinen estalkietan instalatua, potentzia egokitzeko sistema baten bidez eta erabiltzailearen barneko sarearekin konektatzeko dagokion instalazio elektrikoaren bidez, autokontsumorako.

Udalak, 2022ko martxoan, sei eraikin publikotan fotovoltaikoen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz enkargatu zuen azterlanaren barruan kokatzen da jarduketa hau. Instalakuntzak izan zezakeen bideragarritzasuna eta errentagarritasuna aztertu zuten. Azterketa egin ostean ondorioztatu zutenez, Olaizaga kiroldegia zen aukeretan ekonomikoki bideragarriena Olaizagako Kiroldegia da: barne-errentagarritasunaren tasa (TIR) % 10ekoa da, balio eguneratu garbia (VAN) 27.014,24 eurokoa, eta amortizazio-urteak 9 izango lirateke.

∞Lotura duten albisteak:

 

2023 02 20 eguzki plakak ipintzen olaizaga teilatua BARREN

2023 02 20 eguzki plakak ipintzen olaizaga teilatua beharginak lotuta BARREN

2023 02 20 eguzki plakak ipintzen olaizaga teilatua beharginak 2 BARREN