Karakate babesteko plana eta Ekiola kooperatiba, batzarrera

Barren.eus 2023ko urt. 25a, 09:01

Elgoibarko udalbatza batuko da gaur herriko hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko, besteak beste, Karakateko Landa Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia behin betikoz onartzea; eta Elgoibar eta Mendaroko Ekiola Kooperatiba Elkartean parte hartzea onartzea.

Urtarrileko osoko-bilkura egingo du gaur, hilak 25, Elgoibarko udalbatzak. 18:30etan izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da HEMEN.

Ondokoa da eguneko aztergaia:

  1. 2022ko abenduaren 21ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. 2023. urterako ordainsarien igoera onartzea.
  3. Hirilurren balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batean onartzea.
  4. “12.A ARRIAGA 1” eremuaren UE2- ren xehekapen azterlana behin betikoz onartzea
  5. Karakateko Landa Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia behin betikoz onartzea.
  6. Elgoibarko Udalak, bazkide laguntzaile gisa, “Elgoibar eta Mendaroko Ekiola Kooperatiba Elkartean” parte hartzea onartzea.
  7. Ezkontza zibila baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenaren berri ematea.
  8. Eskari eta galderak.