Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 30 udal plenoa elgoibar 09Elgoibarko Udaleko osoko bilkurak, eguaztenean eginiko udalbatzarrean, 19.269.123,90 euroko aurrekontua onartu du 2023rako EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin.

Podemos abstenitu egin zen eta EHBilduk kontra bozkatu zuen. 2022ko aurrekontuarekin alderatuta %8,85eko igoera izango du, dirutan milioi eta erdi euro gehiago.

Inbertsioetara ia 2.691.000 euro bideratuko dituzte eta honakoak dira aurreikusten dituzten inbertsio nagusiak:

  • King-Kong zubia berritzeko lanen lehen fasea - 870.000 euro 
  • Urazandiko biala - 350.000 euro 
  • Usetxe kaleko eskolen erainsketa - 350.000 euro 
  • Arriaga industrialdea ontzeko lanen 3. fasea - 350.000 euro 
  • EKIOLA (Trantsizio energetikorako eguzki kooperatiba). Bi diru partida Olaizaga kiroldegian eguzki plakak ipintzeko: 40.000 euro eta 60.000 euro
  • Kaleen konponketa eta urbanizazioa - 200.000 euro, kaleen asfaltatu eta espaloien berrikuntzarekin jarraitzeko
  • Landa gunean egiteko inbertsioak - 180.0000 euro
  • Igogailu eta eskailera mekanikoetan hobekuntzak - 85.000 euro
  • Hiri altzariak erosi eta berriztea - 75.000 euro
  • Jolas parketan inbertsioak - 20.000 euro
  • Teknologia berriak – 39.200 euro

Informazio osoagoa hemen: BARREN aldizkaria, 1265. zenbakia -PDF-

2022 11 21 urazandi zubia goitik BARREN

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza