Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 16 elgoibarzainduzappElgoibarko Udalak Elgoibar zainduz izeneko zerbitzu berria jarri du erabilgarri. Sakelako telefonorako doako aplikazio bat da berez, eta haren bidez, kaleko intzidentzien berri eman ahal izango du herritarrak. Horrez gain, ingurumen arloko kontsultak ere egin ahal izango ditu, app horren bidez. 

Zerbitzu hau Elgoibarko Udalaren webgunean egongo da ikusgai: www.elgoibar.eus. Interesatuek, lehenengo eta behin, sakelako telefonoko Play Store edo APP Store webguneetan sartu beharko dira, gailu mugikorrean duten teknologiaren arabera (Android/iOS). Han, Linea Verde izeneko doako aplikazioa deskargatu beharko dute. Deskargatu ostean, euskaratzeko aukera dago.

Aplikazioa telefonoan zabaldu ondoren, erabiltzaileak galderaren bat egin edo intzidentziaren baten berri eman ahal izango du. Intzidentzia baten berri emateko, nahikoa da kategoria aukeratzea. Geolokalizazio bidez, aplikazioak automatikoki jakingo du intzidentzia hori zein koordenatutan gertatu den. Hala ere, eskuz ere egin ahal izango da, abisua beste uneren batean eta beste lekuren batetik bidali nahi den kasuetan. Intzidentzia hori zuzenean jasoko du Udalak zeregin horretarako daukan arduradunak, eta bidaltzaileak intzidentzia behar zen lekura iritsi denaren jakinarazpena jasoko du eta bere intzidentziaren jarraipena egiteko aukera ere izango du. Anonimoki ere eman ahal izango da intzidentzien berri. Hori bai, Udaleko arduradunek telefono zenbakiak blokeatzeko aukera izango dute. Informazio gehiagorako: 943 741 050.

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza