Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 16 manuskaberri mendaro kirolguneaI-ingenia, ingeniería y arquitectura SA enpresa arduratuko da Mañuska berri ondoan beste kirol-gune bat egitea bideragarria den argitzeko azterketa egiteaz.

Mañuska Berri ondoko zelairako proiektatzen duten kirol guneak futbol zelaia, harmaila estaliak, aparkalekua, jokalari zein epaileentzako aldagelak, gimnasioa eta bere aldagela propioa, erabilera askotariko bi gela, taberna, instalazio-gela eta biltegia izango lituzke barne bilduta. Udaletik nabarmendu dute Kirol Azpiegituren Planean oinarrituta agindu dutela azterketa egitea, Udalak zabaldutako inkestan herritarrek lehenetsi zituzten proiektuak kontuan hartuta. I-ingenia, ingeniería y arquitectura SA enpresa arduratuko da azterketa egiteaz, 6.875 euroko aurrekontua (BEZ gabe) izango du horretarako eta aurtengo urtea amaitu aurretik bukatuta izatea dago aurreikusita. Hirigintza-baldintzek, araudiak, ekonomiak, orografiak eta ustiapen kontuak aintzat hartuta bideragarria den aztertu beharko du enpresa horrek, eta Udaletik zehaztu dute arreta berezia jarriko zaiola ezarpen-kotari, lurzati horrek desnibel handia duelako.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza