Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 21 mintxeta argiak BARREN 2Azken hilabeteotan energiaren prezioak izan duen gorakadaren aurreran, energia aurrezteko hainbat neurri hartu dituzte Elgoibarko Udalak zein Udal Kirol Patronatuak.

Udaletik jakinarazi dutenez, hirukoiztu egin da argindarraren kostua udal kirol instalazioetan: 80.000 euro/urteko izatetik 238.000 eurotara pasa da argindarragatik urtebetean ordaintzen dutena. Ildo beretik, ia laukoiztu egin da gasa erabiltzeagatik ordaintzen dutena: Urtean 51.800 euro ordaintzetik 176.000 euro ordaintzera.

Datuon berri izan ostean, energia aurrezteko zenbait neurri aztertzen ari direla aurreratu dute Udaletik, eta zenbait neurri hasi direla ezartzen dagoeneko. Besteak beste, futbol zelaiko eta Olaizagako eta IMHko kantxetako edota igerileku zaharreko fokoen itzaltze orduak egokitu dituzte, gastua murrizte aldera. Era berean, Udal Kirol Patronatuak uraren zein argindarraren erabilera arduratsua egiteko eskatu die erabiltzaileei.

2022 10 21 mintxeta argiak BARREN panoramikoa

 • Olaizaga kiroldegiko saunak ohiko ordutegira itzuli dira
Covid-19aren pandemia garaian Olaizagako saunetan izan zen aforoen murrizketengatik Udal Kirol Patronatuak Olaizagako saunen ordutegia zabaldu zuen, eta martitzen eta eguen goizetan ere irekitzen hasi ziren. Hemendik aurrera, saunak arratsaldez bakarrik irekiko dituzte martitzenetan eta eguenetan, 15:00etatik aurrera, ohiko ordutegira bueltatuz. Gainontzeko egunetan saunak 9:00etan irekiko dituzte, egun osoz.

2022 10 21 Sauna lehorra elgoibar olaizaga

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza