Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 30 musika eskola elgoibarElgoibarko Udalbatzak Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako irakaskuntza zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzari haserako onarpena eman dio, eta, ondorioz eskola  kudeatzeko modua aldatu egingo da. Udalaren Kultura Sailari atxikitutako zerbitzua izango da aurrerantzean.

Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola Udalaren zerbitzua bihurtuko da, Kultura Sailari atxikitutakoa, eta hori arautuko duen hasierako ordenantza onartu zuten joan den maiatzaren 25ean egin zuten osoko bilkuran. Bozketan abstenitu egin zen Elkarrekin Podemoseko ordezkaria eta aldeko botoa eman zuten gainerako alderdietalo ordezkariek. Udal Gobernutik azaldu dutenez, aldaketa honekin etorkizunean herrian "onarpen sozial handiko" eskola bat egotea bermatu nahi dute.

Gaur egun EMUDAFEk, Elgoibarko Dantza eta Musika Fundazioak kudeatzen du Inazio Bereziartua Musika Eskola, baina Udalbatzaren azkeneko osoko bilkuran musika eskolaren kudeaketa lehiaketa publikora ateratzea erabaki zuten.

Inazio Bereziartua musika eskola 1984ko maiatzean sortu zuten, musika irakasteko oinarrizko zentroak arautzeko 1980ko xedapen baten babesean. 1990. urtean, Udalak Elgoibarko Udal Musika Fundazioa (EMUDAFE) sortu zuen, eta geroztik Udalaren titulartasuneko musika-eskola da, eta Udalak dirulagutza izenduna ematen dion elkarte batek kudeatzen du. Aldaketa honekin, baina, aurrerantzean Udaleko gobernu-organoek hartzen dituzten erabakien mende egongo da, bai arlo ekonomikoan zein administratiboan. Horretarako, musika eskola udal irakaskuntzako zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza idatzi dute, eta eskolaren antolaketa barne-funtzionamendua arautzen duen barne-araudiaren hasierako dokumentua ere onartu dute.

Azaldu dutenez, araudi horren helburua da musika eskolaren antolaketa eta barne-funtzionamendua arautzea. Ildo beretik, Elgoibarren musika eta dantza irakasteko zerbitzua emateko kontratuaren esleipena prozedura irekiaren eta izapidetze arruntaren bidez arautuko duten klausula administratibo eta teknikoen agiriak onartu zituzten udalbatzarrean. Udalak datozen asteetan jarriko du abian kontratu hori. Zehaztu dutenez, kontratuaren helburua irakaskuntza ez-arautua, espezifikoa eta kalitatezkoa mantentzea da arte eszenikoen arloan, musikaren eta dantzaren bidez. Kontratuaren urteko aurrekontua gehienez ere 750.000,00 eurokoa izan beharko da.

2022 05 31 musika eskola aurrealdea barren

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza