Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 23 plenoa streaming elgoibar udalaElgoibarko udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, hilak 25. Inazio Bereziartua eskolari buruzko ordenantza, Karakate-Irukurutzeta mendilerroa babesteari buruzko adierazpena, eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozio bat aztertuko dituzte, besteak beste.

Elgoibarko udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du eguaztenean, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. www.elgoibar.eus web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean. Ikusi eguneko aztergaiak:

  1.  2022ko maiatzaren 18an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. Musika eta dantza eskolaren irakaskuntzako zerbitzu publikoa eta Inazio ´Bereziartua Musika Eskolaren irakaskuntzako zerbitzu publikoa arautzen dituen Ordenantza ezartzeko lehendabiziko onarpena ematea.
  3. Prozedura irekiaren bitartez, Elgoibarko udalerrian musika eta dantza eskoaren zerbitzua kontratatzeko esleipena arautu behar duten baldintza administratiboen eta teknikoen pleguak onartzea.
  4. Inazio Bereziartua Musika Eskolaren baren araubideari buruzko araudia lehendabiziko onartzea.
  5. Ordenantza fiskalaren aldaketa. - Epigrafe H: Musika Eskola
  6. 2022ko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, 3/2022 Kredituen transferentzien bidez eta 4/2022 kreditu gehigarrien bidez, alkateak kredituak aldatzeko espedienteak onartzeko eman dituen Ebazpenen berri ematea.
  7. 2022ko ekitaldiko udal aurrekontauren kredituak, kreditu transferentziaren bidez aldatzeko espedientea onartzea
  8. Karakate-Irukurutzeta mendilerroa babesteari buruzko Adierazpena.
  9. Elkarrekin Podemosek Elgoibarko guraso bakarreko familiak egiaztatzeari buruz aurkeztutako mozioa.
  10. Eskariak eta galderak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza