Pilarreko zaharren egoitzari buruzko gaiak landuko dituzte maiatzaren 4ko plenoan

Barren.eus 2022ko mai. 3a, 13:29

Ohiko Osoko Bilkura egingo du Elgoibarko Udalbatzak eguazten honetan, maiatzaren 4an. Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango den estreinako plenoa izango da, eta zortzi puntuko gai ordena izango du.

Pilarreko ikastetxea egon zen orubean eraiki asmo dituzten adinekoentzako gizarte zerbitzuen ekipamendua eta aparkalekuari buruzkoak izango dira gai ordenako hiru puntu. Horrez gainera, bi mozio ere aztertuko dituzte, Eh Bilduk aurkeztua bata, banketxeen ingurukoa; eta bestea EH Bilduk eta PSE-EEk aurkeztutako mozioa izango da, Mugi tarifaren ingurukoa.

Hona, 18:30ean hasiko den Osoko Bilkuraren gai ordena:

  1. 2022ko martxoaren 30ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatzea '6E El Pilar' eremuan "adinekoentzako gizarte zerbitzuen ekipamendua" eta aparkaleku bat eraikitzeko.
  3. Urazandi kaleko 1. zenbakian dagoen Pilar ikastetxe zaharraren partzelaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea onartzea.
  4. Urazandi kaleko 1 zenbakian dagoen El Pilar ikastetxe zaharraren orubea Gipuzkoako Foru Aldundiari dohainik lagatzeko espedientea lehendabizikoz onartzea.
  5. EH Bilduk aurkeztutako mozioa; “Elgoibarko Pentsiodunen Mugimendua”-ren izenean: “Banketxeak, gure kezkaren xede".
  6. EH Bilduk eta PSE-EEk, MUgi zerbitzuaren tarifa eredua babestu eta sustatzeari eta Mugi sistemaren tarifak sozial eta ekonomikoagoak izateko neurriak hartzeari buruz aurkeztutako mozioa.
  7. Ezkontza zibilak baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenen berri ematea.
  8. Eskaerak eta galderak.

∞Lotura duten albisteak: