Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 04 12 TicketBaiElgoibarko Udalak diru-laguntza lerro berri bat sortu du ingurune digitaletara eguneratzea eta ostalaritzan TicketBai ezartzea sustatzeko, 2021ean egin den gastuaren arabera.

Merkataritza-sektoreari zuzendutako diru-laguntza lerro bera jarri zuen abian Udalak 2021ean, eta aurten ere halaxe egingo du. Eskabideak apirilaren 26a baino lehen aurkeztu behar dira, egun hori barne. Diru-laguntzen eskaerak elektronikoki egin ahal izango dira udalaren web orriaren bidez, www.elgoibar.eus.

Unai Arizmendiarreta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak nabarmendu du digitalizazio-prozesua azkartu egin dela eta, gainera, "digitalizazioa eta iruzur fiskalaren aurkako borroka lotzen" dituzten lege-aldaketak datozela. "Produktuak merkaturatzeko modu digitalagoak ezartzen ari dira, eta horrek marketin digitala gehiago erabiltzea dakar", esan du. Diru-laguntza lerro hau Elgoibarko Udalaren ekonomia suspertzeko proiektuaren beste hanka bat bihurtu dela gaineratu du Arizmendiarrietak.

Udalak 8.500 euro bideratuko ditu laguntza ekonomikoa finantzatzeko. Ostalaritza-sektoreko jarduera ekonomikoko enpresa gisa eratuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntzen onuradunak, baldin eta diru-laguntza honen baldintzak betetzen badituzte.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza