Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 16 etxez etxeko lag eskuak.jogGipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren onarpena izango da Udalbatzarraren Osoko Bilkuran aztertuko diren gaietako bat, eguen honetan (abenduak 17). EH Bilduk prentsa ohar batean salatu du Elgoibarko Udalak hitzarmen berria ez sinatzeko hartutako erabakiaren ondorioz 50.000 euro galdu direla. 

Elgoibarko EH Bilduk jakinarazi duenez, urtebeteko atzerapenarekin onartuko da egueneko Udalbatzarrean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko mendekotasuna duten pertsonentzako etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko lankidetza hitzarmena. “Aurreko legealdian, 2008ko Gizarte Zerbitzuei buruzko legeak zioena jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuen ordura arte udalen eskuetan zeuden adinekoentzako egoitzak bereganatzeko egitasmoa eta udalen eskumena den etxez etxeko zerbitzua diruz laguntzeko irizpide berriak. Horren ondorioz, Elgoibarren kasuan, San Lazaro egoitza Foru aldundiaren eskuetara pasatu zen eta etxez etxeko zerbitzuak jasoko lituzkeen diru-laguntza berriak proposatu ziren. Ezin esan galtzen irteten ginenik, alde batetik galtzen genuena bestetik irabazten baikenuen”, azaldu du EH Bilduk. Alabaina, Elgoibarko Udalak hitzarmen berria ez sinatzea erabaki zuela dio koalizioak, “alderdikeriak bultzatuta” eta elgoibartarron interesak albo batera utzita. “Alfredoren {Alfredo Etxeberria, orduko alkatea} hitzetan zerbitzua diru-laguntzen bitartez ordaintzea ez zutelako onartzen eta finantzazio iturri osoa erreklamatzen zutelako”.

50.000 euroko galera

Erabaki horren ondorio nagusia elgoibartarroi zegozkigun 50.000 euro galtzea izan dela ohartarazi du EH Bilduk. “Urtebete pasatu ondoren, eta 50.000 euro galduta gero sinatu dute hitzarmena. Umekeria, harrokeria, alderdikeria… nahi duzuena, baina inolaz ere ez da izan elgoibartarron interesak babesteko hatutako erabakia”. 

Dirua berreskuratzeko ezer gutxi egin daitekeela uste du EH Bilduk, baina Udalaren arduragabekeria salatu nahi izan dute, “bai hitzarmena sinatu ez zutenean, eta baita ere inongo azalpenik eman gabe sinatzen dutenean. Udalak azalpenak zor dizkigu elgoibartarroi”.

 

•Udalbatzarra eguenean

Udalbatzarraren Osoko Bilkuraren ohiko bilera ospatuko da eguenean, abenduaren 17an, 18:30ean. Honakoa da landuko duten gai ordena:

1. 2015eko azaroaren 25ean egindako bilerari dagokion akta onartzea. 

2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgoibarko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena, Mendekotasuna duten pertsonentzako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko.

3. Eskari-galderak.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza