Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 02 azerak garbitzen makina urazandi elgoibarElgoibarko hainbat kaletan tratamendu berezia emango dute datozen asteetan, oinezkoak labaindu ez daitezen. Kalegoen plazan, Errosario kalea eta San Bartolome kaleak hasiko dituzte lanak, baina kale gehiagotara ere zabalduko dituzte.

Lehenengo, desinkrustatzaile industrialak aplikatuko dituzte zoladuran, ondoren porositatea sortzeko disoluzio irristagaitza aplikatzeko. 30.000 euroko aurrekontua dute obrek, BEZik gabe. Guztira, 5.500 metro koadroko azaleran emango dute tratamendua. Lan gehienak gauez egingo dituztela zehaztu dute Elgoibarko Udaletik.

Aurtengo aurrekontu prozesu parte-hartzaileetan herritarrek eskatutako lanak dira.

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza