Mendaroko Udalak hiru peoi lanpostu eskainiko ditu

Barren.eus 2021ko urr. 26a, 14:03

Hiru peoi lanpostu eskainiko ditu Mendaroko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Agentziarekin elkarlanean.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna azaroaren 4a izango da, eta eskaerak, derrigorrez, Elgoibarko Lanbideren bulegoan bete beharko dira: 943 023 845. Interesatuek enplegu-eskatzaile izan behar dute eta alta egoeran egon behar dira Lanbiden.

Era berean, Mendaron erroldatuta egon beharko dute eta euskaraz edo gaztelaniaz hitz egiteko gai izan beharko dira (euskaraz hitz egitea baloratuko dute), bestelako betebehar hauek betetzeaz gain:

  • Ikasketa ziurtagiria
  • Eraikuntza segurtasun formakuntza
  • B motako gidabaimena
  • Eskuzko erremintak erabiltzen eta EPI edo norbera babesteko ekipamenduak erabiltzen jakitea

Lanpostu horietako bat 16 eta 30 urte arteko gazteei erreserbatuta egongo da, eta 12 hilabeterako lan kontratua eskainiko zaio, lanaldi osokoa. Beste bi lanpostuetarako iraupen motzagoko kontratua eskainiko dute: hiru hilabete t’erdikoa.