Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 21 kalea garbitzen makinagaz urazandi elgoibarElgoibarko Udalak 197.000 euroko diru partida bideratuko du partaidetza bidezko aurrekontuetan elgoibartarrek euren botoekin aukeratutako bost proiektuak egiteko.

Ondorengoak dira 2021eko partaidetza bidezko aurrekontuen bitartez aurrera eramango diren bost proiektuak:

  1. Bide publikoan tratamendu ez-labaingarriak aplikatzea: 40.000 euro
  2. Mendi ibilbideak sortzea eta hobetzea: 18.500 euro
  3. Skate-parkeko ingurumena eraberritzea harmailak sortuz, tirolina jarriz60.000 euro
  4. Udalerriko eserlekuak eta lorategiak berritzea: 18.500 euro
  5. Anbulatorioaren eta kiroldegiaren arteko egurrezko zubian zoladura aldatzea: 60.000 euro

Guztira 197.000 euroko aurrekontua bideratuko du Udalak proiektu horiek gauzatzeko. Kasu honetan, 2021ean herritarren proiektuetarako bideratutako hasierako aurrekontua 200.000 eurokoa zen, baina horietatik 20.000 euro Elgoibarko eremu sakabanatuekin lotutako proiektuetarako jaso ziren eta diru hori, azkenik, auzo-bideak asfaltatzeko, inausteko eta egokitzeko erabiliko dela jakitera eman du Udalak.
Hala eta guztiz ere, azaldutako bost proiektuek hasierako aurrekontua gainditzen duten arren, Udalak aurrera eramango ditu udal-aurrekontu arruntetik datorren 17.900 euroko partidarekin osatuz.

Elgoibarko Udalak hirugarren urtez jarri du martxan partaidetza bidezko aurrekontuak. Aurreko bi ekitaldietan bezala, 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua ere bi fasetan burutu da: proposamenak jasotzeko fasea azaroan eta lehenespen fasea apirilean. Bi faseen artean, guztira 572 elgoibartarrek hartu dute parte, 231 proposamen jaso dituzte. Aurkeztu ziren proposamenek iragazki tekniko bat gainditu zuten bigarren fasera igarotzeko, eta hamasei proiektuk lortu zuten bigarren fasera igarotzea; eta, horien artean herritarrek 5 lehenetsi dituzte euren botoen bidez.

2021 07 22 igogailua sanroke egurrezko zorua

2021 07 22 skatepark basarte 1

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza