Landa-partzelen mugak zehaztuko ditu Mendaroko Udalak GPS sistema erabiliz

Barren.eus 2021ko uzt. 14a, 15:29

Kudeaketa administratiboa eta herritarren gestioak errazte aldera, Mendaroko Udalak landa-partzelen mugak zehaztuko ditu GPS sistema erabiliz.

Hainbat fasetan burutuko da lana eta lehen faseari ekingo zaio datozen asteetan. Lehen fase honetan, 1, 2, 4 eta 5 eremuetan jardungo da, guztira 117 partzela eta 625,731 hektarea. Geograma enpresak burutuko ditu lanak eta Udalak 4.338 euroko inbertsioa burutuko du, BEZ gabe.

Landa-partzelen mugak ezagutzeak kudeaketa hobetzen laguntzen duela azaldu dute Udaletik. Nekazaritzako eta basogintzako baimenak aipatu dituzte adibidetzat, laguntza publikoak eta katastroarekin koordinatu ahal izateko.

2021 07 14 Mendaro mugak mapan