Legealdi erdiko azterketa egin du Udalak Elgoibar Udal Aldizkariaren ekaineko alean

Barren.eus 2021ko uzt. 8a, 10:58

Elgoibarko Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren 26. alea argitaratu du. Legealdi erdiko balantzea egin du Udalak ekaineko alean, eta Udal Gobernuaren proiektu estrategikoak aztertu.

Elgoibarko etxebizitza guztietara ale bana banatu dute, eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Formatu digitalean www.elgoibar.eus -en irakurri daiteke. Hurrengo zenbakia irailean argitaratuko dute.