Ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak eguazten honetan

Barren.eus 2021ko eka. 29a, 14:46

Ekaineko ohiko osoko bilkuran gai ugari landuko ditu Elgoibarko udalbatzak, besteak beste, Elgoibarko Udaleko eta Kirol Patronatuko 2020ko Kontu Orokorra onartzea. Mozioak ere landuko dituzte, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek elkarrekin aurkeztutakoa horietako bat.

 Eguazten honetan, ekainaren 30ean, egingo du udalbatzak ohiko osoko bilkura, 18:30ean hasita, udaletxeko Areto Nagusian.
Honakoa da gai zerrenda:

  1. 2021eko maiatzaren 26an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
  2. Elgoibarko Udaleko eta Kirol Patronatuko 2020ko Kontu Orokorra onartzea.
  3. 2021ko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak kreditu transferentzien bidez aldatzea.
  4. Ezkontza zibila baimentzeko ahalmena eskuordetzeko Alkatetzak emandako ebazpenaren berri ematea.
  5. LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko egunaren dela eta, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa.
  6. Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa: "Haur parkeak ikuskatzea eta mantentzea"
  7. Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozioa: "Eraikin publikoetako eguzki plakak"
  8. Eskari-galderak