Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 06 soinu giroaElgoibarko Udalak herriko zarata mapa eta zonakatze akustikoa osatu ditu, herri barruko kutsadura akustikoa murrizteko asmoz. Mapa horretan aurkitutako arazoei konponbidea emateko Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana egiteko agindu zion Udalak AAC Acustica + Luminica enpresari. Orain, herritarrek hilabeteko epea dute planari alegazioak eta ekarpenak egiteko.

Elgoibarko zarataren diagnosia egin du AAC Acustica + Luminica enpresak eta jasotako datuekin osatu du Elgoibarko Udalerriko Soinu-giroa Hobetzeko Plana. Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, herritarrek abenduaren 3ra arteko epea izango dute planari ekarpenak egin eta alegazioak aurkezteko. Proposamenak eta alegazioak Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztu behar dira, edo Udalaren Hirigintza Sailaren Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-posta helbidera mezu bat bidalita. Plana behin-betiko onartu ostean, 2016tik 2020ra indarrean egongo da. 

Plan honen bidez inpaktu akustikoaren mende dauden zonaldeak identifikatu eta mugatu dituzte, eta horren ostean, zonaldeko plan espezifikoak zehaztu eta garatu ahal izango dituzte, inpaktu hori murriztu ahal izateko. Izan ere, Planak kalitate akustikoaren helburuak gainditzen diren zonaldeak bereizi ditu, Babes Akustiko Bereziko Alde izendatuta. 

Elgoibarko zarata mapetatik hainbat ondorio atera dituzte. Hona hemen nagusienak:

  • Errepideetako zirkulazioa jasaten duten eremuak dira kaltetuenak, batez ere N-634 errepidearena —hirigunean, Sigmako zubiaren eta Maalako Parkearen artean— eta A-8 autobidearena — herrigunearen hegoaldean— pairatzen dutenak. 
  • Kaleetako bide-zirkulazioari dagokionez, errepideetatik datorren zirkulazioa bideratzen duten eremuetatik hurbilekoek jasaten dute zaratarik handiena, batez ere Sigmako zubian, Maalako zubian eta Melitoneko zubian, bai eta Trenbide kalean eta Pedro Mugurutza etorbidean eta industrialdeetara doazen kaleetan ere. 
  • Trenaren zaratak, berriz, trenbidearen ibilbide osoko eraikinei eragiten die. 
  • Industriak ere zarata handia sortzen du, baina lantegiak dauden industrialdeei bakarrik eragiten die.

Zaratak eragindako biztanleriari dagokionez

  • Gaua da egun osoko unerik okerrena, hau da, zarataren eraginpean jende gehien duena. 
  • Errepideak dira biztanle gehien kaltetzen duten eta kalitate akustikoen helburuez gaindiko zaratamailak sortzen dituzten zarata-iturriak. 
  • Tren-zirkulazioak, berriz, Elgoibarko herritarren % 4ri bakarrik eragiten dio, baina zarata-maila oso handia eragiten du trenbideetatik hurbilen dauden fatxadetan. 
  • Industriak, bestalde, ez die eragiten etxebizitzei, eta industrialdeek soilik pairatzen dute lantegiek sortzen duten zarata. 
  • Elgoibarren topologia dela eta, eremu nahiko txiki batean daude zarata-iturri guztiak; horrenbestez, nabarmen hazten da zarataren eraginpeko populazioa, iturri guztiek sortzen duten zarata batuz gero. Hortaz, etxebizitza-eremu bati dagozkion kalitate-helburuetatik gorakoa da zarataren eraginpeko populazioa goizez, arratsaldez eta gauez (% 8koa, % 7koa eta % 27koa, hurrenez hurren).
  • Aitzitik, biztanleriaren % 38ri 50 eta 55 dB(A) bitarteko zarata-mailek eragiten diote gauez, eta % 33 dago, egunaren denbora-tarte guztietan, kalitate akustikoko helburuak baino 5 dB(A) beherago, hots, eremu lasaietako mailetan.

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza