Gauzatuko diren bere proposamen berri eman du Mendaroko EH Bilduk

Barren.eus 2021ko mai. 4a, 10:45

Debegesaren bidez, Ekidom enpresak ikastolak dauzkan instalazioak eta kontsumoa aztertu ditu eta udan hasiko dira plakak jartzen. Ondo bidean, udazkenerako amaituta izango dituzte lanak. EH Bildutik poza agertu dute, baina nabarmendu dute beste udal eraikin batzuetan ere gauza bera egin beharko litzatekeela. Horretarako, beste diru partida bat gordetzea proposatu dute. Era berean, energia fotoboltaikoarena ez ezik beste energia berriztagarri batzuetan Mendarok duen potentziala aztertzeko eta ustiatzeko ere eskatu dute.

 • Wifia udaletxean, liburutegian barne
Aspaldiko eskaera du EH Bilduk udaletxean wifi sarea jartzea. 2021eko aurrekontuetan ere proposatu zuen, eta orain jakinarazi dute Mendaroko Udala hasia dela udal eraikinean wifi sarea instalatzeko pausoak ematen, EH Bilduren proposamena aintzat hartuta. Wifi sare horrek liburutegia ere hartuko du.

 • CO2 neurgailuak eta Hepa aire iragazgailuak
Zientzia komunitatearen artean, eta jendartean orohar, gero eta argiago dagoen kontua da COVID-19 birusa nagusiki arnastutako airearen bidez zabaltzen dela. EH Bildutik ezagutza horri lotutako “neurri konkretuak” eskatu izan ditu pandemia hasi zenetik. 2021eko aurrekontuetan ere eskatu zuen CO2 neurgailuak eta HEPA iragazgailuak jartzeko Mendaron jendea pila zitekeen lokal publiko itxi guztietan. Zen horretan, duela aste batzuk jakinarazi zuen Mendaroko Udalak ikastolako jangelan eta psikomotrizitate gelan HEPA iragazgailuak jarri zituztela, eta berriki jakinarazi du ikastolarako, udaletxerako eta Gaztelekurako CO2 neurgailuak eta eguneko zentrorako aire iragazgailua erosiak dituela Udalak.