WhatsApp bidezko komunikazio kanala sortuko du Mendaroko Udalak herritarrak informatzeko

Barren.eus 2021ko api. 29a, 13:49

WhatsApp difusio zerrenda bat sortu nahi du Mendaroko Udalak ekainaren lehen hamabostalditik aurrera herritarrei informazioa zabaltzeko. Difusio kanala alde bakarrekoa izango da, eta ez du balioko bizilagunen kexak edota iradokizunak jasotzeko.

 Zerrenda horretara batzeko, herritarrek izen-abizenak eta telefono zenbakia eman beharko dituzte. Horretarako, Udalak etxe guztietara zabalduko duen esku-orri bat bete beharko dute edo bestela webgunean jarri duten fitxa bete. Behin esku-orriak beteta, eraikin publikoetan eta interesgune ezberdinetan jarriko dituzten kutxetan laga beharko dituzte herritarrek. Udalak astean behin bidaliko du boletina whatsapp bidez. Udaletik jakinarazi dute herritarren datuak honetarako soilik erabiliko dituztela, eta Datuen Babeserako Legean jasotakoa zainduko dutela.