Domekara arte eman daiteke botoa Elgoibarko Udalaren 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan. Bigarren fasera igaro ziren hamasei proiekturen artean bost proiektu aukera ditzake herritarrek.
Azaroan egindako lehen fasean 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesurako proposamenak jaso zituzten. Guztira 100 parte-hartzailek hartu zuten parte, 231 proposamen jaso ziren eta 16 proiektu definituak izan ziren.
Orain, azterketa teknikoaren osteko 2. fasean, guztira 16 proiektutara iritsi da, eta horien artean 5 lehenetsi behar dira, errealitate bihurtzeko. Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aukeratzen diren proiektuak egiteko.
Honakoak dira lehenetsitako proiektuak:
- Udalerriko eserlekuak eta lorategiak berritzea: 18.500 euro.
- Udalerriko barandak pintatzea eta egokitzea: 18.500 euro.
- Santa Ana - San Roke arteko tunelaren pareta pintatzea: 48.000 euro.
- Santa Ana kaleko aparkalekua zolatzea: 115.000 euro.
- Herri Eskolaren eta Urazandi kalearen arteko bidea hobetzea: 50.000 euro.
- Santa Klarako kantxa berriz zolatzea: 75.000 euro.
- Mendi ibilbideak sortzea eta hobetzea: 18.500 euro.
- Anbulatorioaren eta Kiroldegiaren arteko egurrezko zubian zoladura aldatzea: 60.000 euro.
- Arregitorreko pasealekua hobetzea (pista arrosa): 65.000 euro.
- Txakurren aisiarako eremua sortzea: 24.000 euro.
- Skate Parkeko ingurunea eraberritzea, harmailak sortuz, tirolina bat jarriz...: 60.000 euro.
- Basarteko tenis pista eraberritzea: 28.000 euro.
- Giza Eskubideen parkeko haur-parkea estaltzea: 40.000 euro.
- Haurrentzako parkea sortzea Pedro Mugurutza 8an: 50.000 euro.
- Bide publikoan tratamendu ez-labaingarriak aplikatzea: 18.500 euro.
- Santa Ana kaleko sarrerako fatxadan horma-irudia egiteko ideien-lehiaketa antolatzea: 30.000 euro.
Apirilaren 25a bitarte izango dute aukera elgoibartarrek parte hartzeko. Bi era dituzte herritarrek:
- Hautestontzietan botoa emanda, honako lekuetan daude: Aita Agirreren sarrera, Jubilatuen Biltokia, Herritarrentzako Arreta Bulegoa, Olaizaga kiroldegia eta Azoka plaza. Etxeetara banatutako eskuorria beteta bertan entregatu behar da.
- Online ere aukera egongo da udalaren webgunean: www.elgoibar.eus
∞Lotura duten albisteak:
- Hamasei proiekturen artean gogokoenei botoa emateko aukera izango dute herritarrek 2021eko aurrekontu partehartzaileen bigarren fasean (2021-04-12)
- Aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzailea hasiko du Udalak hirugarren urtez (2020-11-12)
- Karakoleko zubia eraberritzeko lanak lizitaziora atera ditu Udalak (2020-09-28)
- Aizkorri eta Urazandi auzoen arteko bidea egokitzeko lanak amaituta daude (2020-09-01)
- Partaidetza bidezko aurrekontuetako bost proiektu bozkatuenak gauzatuko ditu Udalak (2020-03-03)
- Hamalau proiekturen artetik gogokoen dituzten laurak aukeratzeko aukera dute herritarrek (2020-01-29)