Hainbat udal eraikin itxi eta zerbitzu batzuk mugatu ditu Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2021ko ots. 4a, 09:35

Jaurlaritzak ezarritakoak baino neurri zorrotzagoak hartzea erabaki du Elgoibarko Udalak, Covid-19aren intzidentzia tasa jaisteko helburuarekin, herriko kutsatu kopurua handia dela-eta. Hona hartu dituzten neurriak: 

 

  • Kultur Etxeko eta Aita Agirre kulturguneko gune ireki eta partekatuak itxi dituzte.
  • Ludotekak eta Gaztelekuak eten egin dute herriko umeei eta nerabeei ematen dien zerbitzua.
  • Berez garbitzen ez diren herriko komun publikoak itxita daude.
  • Gotzon Garate udal liburutegiak, Udal Euskaltegiak eta KZ Guneak zerbitzua ematen jarraituko dute, baina muga berriekin, segurtasun protokoloak indartu baituzte.
  • Bertan behera geldituko dira kultur eta bestelako ekitaldiak, Herriko Antzokikoak eta kirol instalazioetakoak izan ezik.

2021 02 03 aita agirre ataria

 • Kultur eta bestelako ekitaldiak
Bertan behera geldituko dira, otsailaren 3tik aurrera eta erabaki berri bat hartu artean, Elgoibarko Udalak programatuak zituen kultur eta bestelako ekitaldiak, Herriko Antzokikoak eta kirol instalazioetakoak izan ezik, non zerbitzua eskaintzen jarraituko den segurtasun protokoloak indartuta.
Herritarrei lasaitasunerako deia egin die Ane Beitiak, eta bidenabar, eskati die "zentzuz" jokatzeko eta osasun agintarien gomendioak bete ditzatela. "Datozen egunetan izango dugun jokabideak eragina izango du pandemiak Elgoibarren duen bilakaeran. Beraz, zaindu gaitezen”. Ildo beretik, gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztu eta jende pilaketak ekiditeko deia ere egin du Ane Beitia alkateak: “elgoibartarren konpromiso osoa eta ardura ezinbesteko zaigu, guztiok batera, birusari aurre egiteko”.

∞Lotura duten albisteak: